Jean-Mixel Galantek gezurtatu egin du PSn ordezko aurkeztuko dela

Senaturako bozketei begira sozialistek igorri gutunean agertu da Azkarateko auzapez abertzalearen izena

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2011ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
«Gutun hau ez zen agertu behar», esan zuen atzo, kezkaturik eta urduri, Frédérique Espagnac Senataritzako hauteskundeetan aurkezten den Alderdi Sozialistako hautagaiak. Nahigabean edo helburu jakin batekin, prentsari eta Senataritzako hautesleei Alderdi Sozialistak igorri gutunetan, Jean-Mixel Galant Azkarateko (Nafarroa Beherea) auzapez abertzalearen izena agertu da, ordezkoen zerrendan. Galantek berehala gezurtatu du berria,zehaztuz ABk sostengatuko duen hautagaiaren alde joanen dela bere bozka. Bihar aurkeztuko du ABk, Herrien eta Eskualdeen Elkartasuna (RPS) federazioko kideekin eta Europe Ecologie Berdeak taldearekin adostu hautua.

«Izugarrizko temarekin» sozialistak bi aldiz etorri zaiola jakinarazi du Azkarateko auzapezak, eta bi aldietan proposamena «errefusatu» duela argi utzi du.

Espagnacek haatik, ez zuen gertatutakoa argi azaldu: «Alderdiaren diziplinari plegatuz», azken momentuan Galantek «atzera egin» duela azaldu zuen, bainaproposamenariabertzaleakoniritzia noiz eman zion galdetuta, ez zuen erantzun.

Atzo egin zuen Alderdi Sozialistak prentsaurrekoa, Senataritzako hauteskundeei begira haien hautagaien eta programaren azaltzeko. Georges Labazée Kontseilu Nagusiko presidentea, Annie Jarraud-Vergnolle senataria eta Espagnac dira aurkeztuko irailean, ordezko dituztela Marie-Josée Mialocq Arbonako (Lapurdi)auzapeza eta Bernard Moleres Orthezeko (Biarnoa)auzapeza.

Abertzaleei «eskua luzatuz»

«Abertzaleei eskua luzatu nahi diet» zion atzo Espagnacek, zehaztuz hainbat egitasmo politiko «elkarrekin aitzina» eraman behar direla. Hizkuntza gutxituen aldeko lege proposamena edota Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionalaren aldarrikapenak hartu zituen adibide gisa.

Eskuinak eta zentroak osatu taldea da nagusi Frantziako Senatuan eta aldi honetan gehiengoa lortzeko «aukera» dutela diote sozialistek, baina horretarako «indarrak batu» behar direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.