Manifestazioak atxikimendu ugari lortu ditu, haien artean daude AB, ANV, Batasua, Aralar, Udalbiltza, Euskal Herriko komunistak, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, Hiru, Abokatu Euskaldunen Elkartea, Behatokia, TAT, EHE, Askapena, Askatasuna, Bai Euskal Herriari eta Segi. ELA eta EAk ere ordekariak bidaltzekotan ziren.
Manifestazioa izan da Batasunako kide Arnaldo Otegi ere, eta ilegalizazioen bidetik ezker abertzalea suntsitzea ez duela "inork" lortuko azpimarratu nahi izan du. Gainera, Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek HZri ere bozka emateko atzo esan zituen hitzak "nahiko positibotzat" jo ditu, baina, Ibarretxeri esan dio, Herrizailgo sailburu Javier Balzari abisu emateko, eta Euskal Herriaren aurka ez aritzeko.
Aralarreko Mikel Basabek "elkartasuna adieraztera" joan direla esan du, eta "ideia, proiektu eta pertsona guztiak zilegi direla aldarrikatzera".
ELAko Leire Txapartegi ere han da, eta PPren ildo beretik doala PSOE esan du, "salbuespen" egoera batean gaudela salatu, eta HZren baliogabetzea parte hartze politikoaren kontrako eraso nabarmena dela azpimarratu.
LABeko idazkari nagusi Rafa Diezen ustez HZ legez kanpo uzteak Espainiako Gobernuaren ahulezia erakusten du. "Askatasun demokratikoak defendatzera" joan direla Bilbora esan du. Espainiako Gobernuak ez duela herritarren aukeratutako bidea oztopatzeko "aukerarik" izango gaineratu du.
Manifestazioa