Bai Euskal Herriari ekimenak eta Euskal Herriko udal hautetsien biltzarrak abian jarritako ekimena da EHNArena. Agiria egiteko hiru argazki, erroldaren ziurtagiria eta hamabost euro behar dira. "EHNA Euskal Herriko hautetsien biltzarrak kudeatzen du, azken batean, Udalbiltza baita EHNA tramitatzen duena eta ondoren, datu guztiak jaso eta egiaztatu ondoren, herritar bakoitzari 60 egunen buruan helaraziko dio bere Naziotasuna Aitormena", adierazi du Mikel Luloaga Bai Euskal Herriari ekimeneko kideak.
Ekimen honek etorkizunean bigarren fase bat izatea du aurreikusita, Luloagak nabarmendu duenez, "eguneroko bizitzan EHNA erabiltzea".
Atxekimendu ugari
Naziotasun aitormena egiteko ekimen honen alde Euskal Herriko hainbat sektoretako pertsona ezagun agertu dira; besteak beste, Gatibuko Alex Sardui abeslaria, Estitxu Arozena bertsolaria, Arnaldo Otegi SAko legebiltzarkidea, Edurne Pasaban mendizalea, Igor Jauregi eta Igor Gabilondo futbolariak, Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendaria, EHNEko Marta Agirrezabala, Ramon Agirre aktorea eta Tere Irastorza idazlea. Euskal sindikatuek ere adierazi dute beren atxikimendua, adibidez, LABeko Rafa Diez idazkari nagusiak eta ELAko Mikel Rodriguezek.
Euskal Herriko Naziotasun Aitormena, «ukatua» dagoen naziotasuna libreki aukeratzeko eskubidea praktikan jartzeko «aurrerapauso» gisa sortu zen duela bi urte. Denbora tarte horretan «milaka lagunek egin dute» naziotasun aitormena eta adierazpena . Gaur eta biharko tramitazioekin bidez, EHNAri «beste bultzada bat» eman nahi dio Bai Euskal Herriari ekimenak.
EHNA-Tramitazio eguna