EPAITEGIAK

Jesus Mari Zabarte inputatu dute, elkarrizketa batean "terrorismoa goratu" duelakoan

'El Mundo' egunkarian esan zuen ez duela inor hil, "exekutatu" baizik.

2014ko azaroaren 20a
16:26
Entzun

Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak inputatu du Zabarte, AVT biktimen elkartearen salaketa tramitera onartuta. Pedrazek onartu du galdeketa bizilekuko epaitegian egin diezaioten.

El Mundo egunkariak eginiko elkarrizketan Zabartek esandakoak "ezin dira adierazpen askatasunean oinarritu", AVTren ustez. Elkarteak argudiatu du ez duela "iritzi subjektiboak debekatzeko" asmorik, baina "terrorismoa goratzearen eta biktimen umiliazioaren" kontra jo behar dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.