Emakumezkoen Tourra

Joane Somarriba bigarren iritsi da Alpeetako azken etapan

Joane Somarriba, Bizkaia Panda Spiuk Sabeco euskal txirrindularia, bigarren iritsi da Tourreko bosgarren etapan, eta horrela, sailkapen orokorreko lehenengo postua indartu egin du. Sopelarrak erasoa jo du, baina lau kilometro faltan behera etorri da. Hala ere, beste 13 segundo atera dizkio Brandliri. Alpeetan izan den gaurko etapa Fabiana Luperini italiarrak irabazi du.

2003ko abuztuaren 7a
20:03
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaurko etapa 108,5 kilometrokoa izan da, L'Argenteire-La-bessee eta Vaujany herrien artean. Txirrindulari bizkaitarrak hiru ordu eta hamabi segundotan egin du ibilbidea. Sailkapen orokorrean, bigarren postuan, Nicole Brandi dago, mailot horitik bi minutu eta hiru segundotara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.