Iazko irailean bere buruaz beste egin zuen Jokin Zeberio nerabe hondarribitarrak, agi denez, ikaskideen jazarpenarekin akitua. Hori dela eta, hildako gaztetxoaren familiak salaketa aurkeztu zuen Hondarribiko Talaia Institutuko zuzendariaren, ikasketa buruaren, Zeberioren tutorearen eta beste irakasle baten aurka. Nerabeari egiten zioten jazarketaren jakitun izatea eta horren aurka ezer ez egitea leporatzen zien; zehatzago, arduragabekeriaz jokatzea, eta beharrezko laguntza ez emateko delitua egozten zieten.
Epaileak, ordea, auzia artxibatzea erabaki du, kaleratu duen autoan argudiatu duenez, irakasle horiek gertatzen ari zenaren jakitun zirela egiaztatzeko frogarik ez dagoelako.
'Jokin Z. auzia'
Jokin Z.-ren familiak irakasleen aurka abiatutako auzia artxibatu egin dute
Irungo (Gipuzkoa) 4. Instrukzio Epaitegiak artxibatu egin du Jokin Zeberio zenaren familiaren ekimenez Hondarribiko Talaia institutuko zuzendariaren eta beste hiru irakasleren aurka abian zen auzia. Epailearen arabera, ez dago irakasle horiek Zeberio nerabeak jasaten zuen jazarpenaren jakitun zirela egiaztatzen duen inolako probarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu