Jon Anzaren omenaldiaz galdekatuko dute Info7ko esatari bat

Uztailean Ziburun egindako omenaldiaren berri ematen aritu zen kazetaria; «antolatzaile» gisa deitu du Poliziak

Erredakzioa
Baiona
2010eko irailaren 30a
00:00
Entzun
Jon Anzari Ziburun egindakoomenaldiaz azalpenak ematera deitu du Frantziako PoliziakInfo7 irratiko langile bat. Gaur arratsalderako deitu du. Omenaldiaren berri ematen aritu zen han bertan beste hainbat kazetariren gisara, eta hala eta guztiz ere ekitaldiaren «antolatzaile» gisa deitua izan da Baionako polizia etxera (Lapurdi). Omenaldian hiru ETAko kidek «aurreikusita ez zegoen agerraldiari» buruz inkesta zabaldua du Parisko Auzitegiak, eta horren harira galdeketak egin beharra dauzkate.

Antolatzaile gisa deitu izana «sinestezina eta onartezintzat» jo dute haren lankideek, eta joera hori «arriskutsua» dela gehitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.