Irudia. Mont-de-Marsan

Jon Salaberria aske geratu da

2018ko martxoaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jon Salaberria aske geratu zen atzo goizean, Frantziako Estatuak jarritako hamabi urteko zigorra bete ondoren. Mont-de-Marsango espetxetik (Landak, Okzitania) irten da; martxoaren hasieran gerturatu zuten hara. 2008ko maiatzean atxilotu zuten Bordelen, ETAko kidetzat jota, Xabier Lopez Peña, Ainhoa Ozaeta eta Igor Suberbiolarekin batera. Jarrai gazte erakundeko eledun izan zen, eta eusko legebiltzarkide ere bai, EHrekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.