Ekainaren 16an Maite Etxaniz EAren kidea hautatu zuten Zarauzko (Gipuzkoa) alkate, hura lehengo astean Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Saileko diputatu izendatu zuten, alkate kargua utzi behar izan du eta gaur Jon Urien alderdikidea aukeratu dute alkate.
Ez polemikarik gabe, beste alderdiek Etxanizi "iruzur" egitea leporatu diotelako. Gaurko goizeko bozketa da seinale: Urienek EAren aldeko bost boto jaso ditu eta udaletxean ofizialki ordezkatuta dauden beste alderdi denek zuriz bozkatu dute: EAJk, PSE-EEk, EB-Aralarrek eta PPk; hamalau boto. Alderdi horiek ez dute alkategairik aurkeztu.
EAE-ANVren bi ordezkari ere izan dira udalbatzarrean, "dagozkigun lau zinegotzi karguak aldarrikatzen". Espainiako auzitegiek baliogabetu egin zuten alderdi hura.
Urienek hitza hartu duenean, udal gobernuan sartzeko deia egin die zinegotzi ofizialak dituzten alderdi guztiei, gobernu "finkoa" osatu nahian, eta Hirigintzako Plan Orokorra ardatz nagusi izango duen akordioa lortzen ahaleginduko dela aipatu du.
Argazkian, Jon Urien, gaur. ('Urola Kostako Hitza').
Udala
Jon Urien izendatu dute Zarauzko alkate, aldeko bost boto eta hamalau boto zuri jasota
Maite Etxanizek (EA) utzitako lekua hartu du gaur goizean, hura Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernura joan ostean. Udal "finkoa" osatu nahian, EAJri, PSE-EEri, EB-Aralarri eta PPri gobernuan sartzeko proposatu die alkate berriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu