Terrorismoa goratzea" egotzita Espainiako Auzitegi Gorenak hemezortzi hilabeteko espetxe zigorra berretsi ondoren, gaztea atxilotzeko arriskuan dagoela ohartarazi dute. 2013ko azaroan, Espainiako Auzitegi Nazionalak hemezortzi hilabeteko espetxe zigorra jarri zion Amezagari, "terrorismoa goratzea" egotzita. Zehazki, 2012ko Gernikako azken astelehenean pankarta bat jarri izana leporatu zioten.
Akusazioa "Poliziaren azpijokoa" izan zela salatu izan dute Jone Libre dinamikakoek, eta epaiketa ere "fartsa bat" izan zela. Amezagak urtebeteko kartzela zigorra zuen lehendik, eta aurrekari horregatik sartu behar du espetxean.