EUSKAL HERRIA

Jone Artolaren izendapena atzera bota du Bilboko epaitegi batek

"Behin-behineko neurria" da, eta Bilboko Udalak hiru eguneko epea du Artolaren izendapenaren inguruko arrazoiak emateko. Estatuaren abokatuari eskatu zion Carlos Urkijok izendapena atzera botatzeko, "legez kanpoko erakundeekin duen loturagatik". 

2013ko abuztuaren 10a
17:57
Entzun

Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkariak Jone Artola txupinera izatea debeka zezala eskatu zion Espainiako Estatuaren abokatuari. Gobernuaren Delegaritzatik EFEri jakinarazi diotenez, Bilboko auzitegi batek atzera bota du Artolaren izendapena, behin-behinean. Orain, Bilboko Udalak hiru eguneko epea du Artolaren izendapenaren inguruko arrazoiak emateko, behin-betiko erabaki bat hartu aurretik.

Auzitegiaren erabakiaren berri izan ostean, "terrorismoaren biktima eta horien senitartekoentzat garaipen ezin hobea" dela baieztatu du Urkijok. "Ezer ez egitea erosoagoa litzatekeen arren", estatuak "biktimen duintasuna bermatzeko betebeharra duela gaineratu du Urkijok. Urizarrek, berriz, txupineraren inguruan sortu den eztabaida "artifiziala eta bilatua" izatea salatu du, eta gaineratu du, "konfrontazio soziala" bilatzen duela, "min egiteko".

Herenegun Dignidad y Justicia eta Covite elkarteak izan ziren lehen salaketa egin zutenak. Horietan bost argudio ematen zituzten izendapena atzera botatzeko: preso baten arreba dela, EH eta ANVko hauteskunde zerrendetan egon dela, Txori Barroteko sortzaileetako bat eta kide dela eta Etxerat-eko kide dela. Efe albiste agentziak aurreratu duenez, lehenengoa izan ezik, beste arduioak bere egin ditu Urkijok.

Azken egun hauetan jakin da, baita ere, Pablo Gorostiagari Laudioko pregoilari izatea debekatu diotela, hori ere, Urkijoren eskariari jarraiki. Gorostiaga pregoilari izatea "biktimen duintasunaren aurka" doala argudiatu zuen Urkijok, eta Gasteizko Monica Basurto epaileak bertan behera utzi zuen batzordearen erabakia, badaezpadako neurri gisa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.