Atxiloketak

Jorge Etxebarrieta atxilotu dute gaur Aulestian, hiru urteko zigorra betearazteko

Espainiako Poliziak atzeman du, etxean. Amnistiaren Aldeko Mugimenduek elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako; Gernika-Lumon egingo dute.

2008ko urtarrilaren 15a
18:28
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Poliziak Jorge Etxebarrieta Urrutxua atxilotu dute gaur arratsaldean Aulestian (Bizkaia), hiru urteko zigorra betearazteko. Espainiako Auzitegi Nazionalaren agindu du hura atzematea. Gernika-Lumoko (Bizkaia) bizilaguna da Etxeberrieta, eta "desordena publikoak" egitea egotzi zioten zigorra jartzean.

Haren gurasoen etxera joan dira lehendabizi poliziak, eta haren anaia identifikatu dute. Ostean, Aulestira jo dute, Jorge Etxebarrietaren etxera, eta bertan atxilotu dute, 17:15ak aldera.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduek elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako, atxiloketa salatu asmoz. 19:30ean izango da, Gernika-Lumon, Juan Kaltzada kalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.