politika

Jorge Fernandez Diaz: "Kontakizunaren borroka irabazi behar zaio ETAri"

Espainiako Barne ministroak esan du ETAk "Job santuak baino pazientzia handiagoa" beharko duela Espainiako Gobernuarekin negoziatzeko esperoan badago. Urkulluren Bake Planarekiko zalantza agertu du.

2013ko uztailaren 1a
16:50
Entzun

Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazen esanetan, behin segurtasun indarrek eta zuzenbide estatuak ETA garaituta, irabazteko dagoen gerra "azken kontakizuna" da, "distantziakidetasunik" gabea eta "egia historikoan oinarritua". Adierazpen horiek Terrorismoaren azken kontakizunaren aurrean, Memoria eta Justizia izeneko jardunaldien hasierako hitzaldian egin ditu Fernandez Diaz ministroak, Madrilen. 

Haren hitzetan, "ETAk Job santua baino pazientzia handiagoa beharko du Espainiako Gobernuarekin negoziatzeko esperoan badago". Era berean, azpimarratu du ez dela inolako zigorgabetasunik izango eta Rajoyren gobernuak ez diela inolako presioei erantzungo, EIPK-k Miarritzen egindako ekitaldiariaren harira.

Bestalde, Espainiako Barne ministroak zalantza agertu du Eusko Jaurlaritzaren Bizikidetza eta Bake Planaren gainean. Bereziki, Urkulluren gobernuak Memoriaren eta Bizikidetzaren Institutua sortzeko azaldutako nahiari. Fernandez Diazek argi utzi du biktimen inguruko institutua "zentro nazionala eta Espainiako Gobernuak zuzendua" izango dela, eta "50 urtetako terrorismoan" eta ez 80 urtetan gertatutakoak bilduko direla bertan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.