Euskal presoak

Jorge Txokarro, Eneko Iurramendi eta Aurken Sola fidantzapean aske uzteko agindu du Ruiz Polancok

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Guillermo Ruiz Polancok Jorge Txokarro, Aurken Sola eta Eneko Iurramendi euskal presoak fidantzapean aske uzteko agindu du. Hiruak 2002ko otsailean atxilotu zituzten Iruñean, ETAko ustezko zirela leporatuta. Txokarrori 3.000 euroko findatza jarri dio epaileak, eta Sola eta Iurramendiri 12.000na eurokoa. Operazio berean atxilotutako Alberto Viedmari ere fidantzapeko askatasuna ezarri dio, baina beste delitu batzuk leporatuta espetxean jarraituko beharko du.

2004ko otsailaren 27a
18:32
Entzun 00:00:0000:00:00
Hiru presoak fidantza ordaindu ondoren geratuko dira aske, baina Ruiz Polancok oraindik zehazteke ditu hiruei ezarriko dizkien badaezpadako neurriak. Ildo horretatik, iragan astelehenean 12.000 euroko bermea ordaindu ondoren libre gelditu zen Mikel Sotori egunero epaitegira azaltzeko kautelazko neurria jarri dio epaileak eta Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzari Soto "edozein momentutan topatzeko" neurriak hartzeko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.