Joseba Borde Gaztelumendi euskal presoa aske geratu da, zigorra osorik beteta

22 urte egin ditu preso. Urritik hirugarren graduan zegoen.

Etxerat-en ekinaldi bat Memoriaren Egunaren harira. RAUL BOGAJO / FOKU
Etxerat-en ekinaldi bat Memoriaren Egunaren harira. RAUL BOGAJO / FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2024ko azaroaren 21a
15:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Joseba Borde Gaztelumendi euskal presoa espetxetik irten da, 22 urteko espetxe zigorra osorik bete ostean. Borde Gaztelumendi Ugaokoa da, Bizkaikoa.

Iaz eta aurten hirugarren graduarekin ateratzen hasi zen, baina, fiskaltzak jarritako helegiteen ondorioz, espetxera itzuli behar izan zuen. Hala bete du zigor osoa. Urritik egon da hirugarren graduan, eta gaurtik aurrera ez du espetxera itzuli beharko, Etxerat-ek jakinarazi duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.