"Bide bat hasi genuen1998an, eta nahiz eta hauteskundeetako emaitzei erreparatuta ona izan den,badira alderdiko sektore batzuk alderdiaren ibilbide hori ulertu ez dutenak. Hain justu, esaten zuten su-etena ona zela ikuspuntu politikotik, baina, era berean, alderdi abertzaleen arteko elkarlan eremu bat sortzea amesgaizto politiko gisa ikusi zuten", adierazi du Egibarrek EAJko barne eztabaidari buruz galdetu diotenean. "ETAk su-etena apurtu zuenean, eszenatoki hori bertan behera geratu zen, eta alderdiko sektore batzuk nahi dute etorkizunera begira amesgaizto politikohori eragotzi; hau da, alderdi abertzaleen arteko elkarlan eremu bat egotea", erantsi du, nolabait, jeltzaleen artean dagoen barne eztabaida laburbilduz.
Izan ere, EAJren ponentzia politikoaren xede nagusia "bakea eta normaltasun politikoa" lortzea dela azpimarratu du Egibarrek, eta bere iduriko, helburu hori lortzeko alderdi abertzaleen arteko elkarlan eszenatoki bat lortzea ezinbestekoa dela. Aitzitik, beste sektore batzuk adostasuna beste alderdi batzuekin lortzearen aldekoak direla onartu du. "Zilegitasun osoa du jarrera horrek. Orain egin behar dena da hori guztia lasaitasunez eta patxadaz eztabaidatu".
Hain justu, azkenaldian EAJko barne eztabaidari buruz eta jeltzaleen hurrengo lehendakari izateko hautagaien inguruan hainbat hedabidetan plazaratu diren filtrazioei dagokienez, horren guztiaren atzean interesak daudela azpimarratu du Egibarrek. " El Correo-k eta Diario Vasco-k badute beren hautagaia, eta argi dago ez naizela ni; ezta Xabier Arzalluz ere", agertu du. "Argi eta garbi dago intentzionalitate bat dutela informazio horiek guztiek", erantsi du.
Filtrazio horietan guztietan egiazkoak ez diren informazio asko eman dela gaineratu du Egibarrek. "Egia ez diren gauzak saldu dira, bestek beste, kontsentsuzko hautagai bat badela. Jakin nahi nuke noren artea kontentsuatu duten, herrialdeetako exekutibek orain arte ez baitute ezer esan. Baita ere esan da lehendakariak babesten duen hautagai bat badagoela, eta lehendakaria ez da prozesu honetan sartu eta ez da sartuko", azpimarratu du, zeharka bada ere, Josu Jon Imaz hautagaiari buruz eman diren informazioak gezurtatuz.
Politika
Joseba Egibar: "EAJn badira alderdi abertzaleen arteko elkarlana eragotzi nahi dutenak"
Jeltzaleen datozen urteetako ildo politikoa zehazteko zein hura gidatuko duen buruzagi taldea aukeratzeko prozesuaren inguruan, EAJren barruan oso iritzi eta jarrera diferenteak dituzten taldeak daudela onartu du Joseba Egibar EBB Euzkadi Buru Batzarreko bozeramaile eta jeltzaleen lehendakari izateko hautagaiak. Besteak beste, alderdi abertzaleen arteko elkarlana eragotzi nahi duten sektoreak daudela esan du ETB2ko 'El Punto' saioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu