Joseba Sarrionandiak egindako poema

2012ko urriaren 31
14:39
Entzun 00:00:0000:00:00

Igerian, hegan, oinez…
Pausorik pauso bagoaz.
Lainoa nahinora doa,
Baina gu,
baina gu herrira goaz.

Arrainak saretik ihes,
Txoriak libre dabiltza;
Askatasunaren bila
dabil gutako bakoitza.

Gerra eta zoritxarra,
Ez da ezinbestekoa;
Askatasuna behar da,
denontzat benetakoa.

Hormetan daude ateak
eta muga da pausua;
Oztopoa ez da izango
Guretzat enbarazua.

Kartzela egin nahi dute
Herriak itotzekoa;
Herri bat egingo dugu
Kartzelarik gabekoa.

Joseba Sarrionandia

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.