gure esku dago

'Jostunak' dokumentala aurkeztuko dute asteartean

Bilboko Alondegian izango da ekitaldia, 19:00etan. Bideoa: 'Jostunak' dokumentalaren trailerra (Gure Esku Dago): [youtube]http://youtu.be/HqQsEIjx9i4[/youtube]

2014ko abenduaren 12a
17:08
Entzun

Jostunak; herritarren borondateak jositako istorio bat dokumentala estreinatuko du asteartean Gure Esku Dago dinamikak. Batetik, Durango eta Iruñea arteko ekaineko giza katearen eta Gure Esku Dago-ren sustraitze prozesua kontatzen du; "hedabideetan agertzen ez den kronika": nola abiatu ziren lehen batzordeak, lehen asmoak...

Bestetik, "erreferentzia" diren hainbat lagunen adierazpenak jaso dituzte. "Erabakitzeko eskubidearen inguruko korapilo nagusiak askatzeko ahalegina" da, dinamikaren arabera: "Zein da euskal subjektua? Erabakitzeko eskubidea abertzaleen kontua da ala demokrazia ariketa hutsa? Zer da lehenbizi, legea ala herritarren borondatea?" galderei erantzuna ematen saiatuko dira.

Parte hartzaileen artean daude, besteak beste, Garbiñe Biurrun epailea, Gemma Zabaleta Jaurlaritzako sailburu ohia, Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusi izandakoa, Carlos Garaikoetxea Jaurlaritzako lehendakari ohia eta Tomas Urzainki historialaria.

Bilboko aurkezpenaren ondoren, Iruñean eskainiko dute abenduaren 20an, Golem zinemetan; eta abenduaren 21ean, Buenos Airesko Necoecheako euskal etxean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.