Politika

Josu Erkoreka, Jose Ramon Beloki eta Emilio Olabarria, EAJren zerrendaburuak Kongresurako

Gaur onartu dituzte jeltzaleen Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako zerrendak, Aberri Batzarrean. Margarita Uria oraingoan Senatuko hautagai izango da. Martxoaren 9an izango dira Espainiako hauteskundeak.

2008ko urtarrilaren 12a
14:00
Entzun
Gaur baieztatu da, jeltzaleen Aberri Batzarrean, Josu Erkoreka, Jose Ramon Beloki eta Emilio Olabarria izango direla EAJren zerrendaburuak Bizkaitik, Gipuzkoatik eta Arabatik martxoaren 9ko Espainiako Kongresuaren hauteskundeetarako. 2004ko bozetan ere halaxe izan ziren.

"Aho batez" onartu ditu zerrendak EAJk Kongresurako eta Senaturako. Aldaketa nabarmenetako bat: Margarita Uria Senatuko hautagai izango da eta ez Kongresukoa -1996tik dago hemen-.

Kongresurako Bizkaiko taldean, Erkorekaren atzetik, Aitor Esteban, Pedro Azpiazu eta Ruth Martinez egongo dira, orden horretan. EAJren Bizkaiko taldea Senaturako: Iñaki Asasagasti, Inmaculada Loroño eta Margarita Uria.

Gipuzkoan, Kongresukoa: Beloki, Joseba Agirretxea eta Ane Urkiola. Senatukoa: Lorea Leanizbarrutia, Carmen Solorzano eta Iñaki Zuluaga.

Araban, Kongresukoa: Olabarria -1986tik da diputatua han-, Nerea Antia, Josune Irabien eta Igor Goirizelaia. Senatukoa: Maria Jesus Agirre, Roberto Gonzalez eta Miguel Angel Redondo.

EAJ Nafarroan NaBai koalizioan aurkeztuko da, Aralar, EA eta Batzarrerekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.