Josu Urrutikoetxea gaur atera da Parisko La Sante presondegitik. Erreakzio asko sortu dira, eta alderdi politiko, eragile sozial, nahiz politika arloko jende ugarik hitz egin dute gaiaz.
EH Baik eta EH Bilduk agiri bateratua argitaratu dute. Gaurko albisteak poztu egin dituen arren, espetxean igaro duen denbora salatu nahi izan dute: «Josuren zaintzapeko askatzeak pozten bagaitu ere, ez du estaltzen Josuren atxiloketaren gibelean, frantses eta espainiar gobernuen aldetik zegoen mendeku politikoa». Agirian, Frantziako Gobernuaren «borondaterik eza» salatzeaz gain, euskal preso guztiak «askatzeko garaia» dela gehitu dute.
ð;ÂÂÂ;ŸÂ”´ð;ÂÂÂ;ŸÂ”´ Gaur goizean, Josu Urrutikoetaxe La Santé espetxetik aske gelditu da kontrolpean. EHBai eta @ehbildu|k, gure besarkadarik tinkoena helarazi nahi dizkiogu Josuri zein bere senide eta lagun guzieri. pic.twitter.com/YmGfU6DcXA
— EH Bai (@EHBai) July 30, 2020
Sortukoek adierazi dute «behar baino beranduago» hartutako erabakia izan dela, baina «norabide onean» egindako urrats baten gisan baloratu dute. Ernaik baldintzapeko askatasunean jarri du arreta, eta adierazi jada kartzelatik kanpo egon arren oraindik ere urrats gehiago egin behar direla: «Kartzelatik kanpo, aske ez».
Biktimen elkarteei dagokienez, Covitek eta AVTk Frantziako Justiziari eskatu diote Urrutikoetxeari «ihes egiten» ez uzteko, eta «delitu larriak» dituela nabarmendu dute. AVT bereziki kritiko agertu da emaitzarekin: «Ez luke sekula espetxetik atera beharko».
Politikari batzuk ere mintzatu dira Urrutikoetxea askatu izanaz. Esaterako, Jerome Gleizes Parisko hautetsi ekologistak pozarren hartu du albistea. Urrutikoetxea «injustuki espetxeratu» zutela adierazi du, eta bake prozesuko «eragile nagusietako bat» izan dela. Aldiz, Carlos Iturgaiz PPko lehendakarigaiak esan du Urrutikoetxeari gaixotasunak ez diola eragingo hark «biktimei eragin dien minaren erdia».
Josu #Urrutikoetxea est enfin libre.
— Jérôme Gleizes (@JGleizes) July 30, 2020
L'un des principaux acteurs du processus de paix au Pays-Basque, injustement emprisonné. https://t.co/4MQkp5NsTn
Hedabide askok jorratu dute gertutik Urrutikoetxearen auzia, eta, hura askatu duten orduan, kazetari ugari bildu dira espetxeko ateetan.
Fernando Grande-Marlaska Espainiako barne ministroak ere hitz egin du Urrutikoetxearen askapenaz. Adierazi du ebazpena "errespetatzen" duela, baina "estradizioaren zain" dagoela.