"Zigorgabetasun osoz egindako botere judizialaren erabateko gehiegikeria da operazioa", esan du Elorrietak. "Herri honetan euskal kulturak eta euskal kulturaren alde eraiki den guztiaren aurka doaz. Patetikoa da PPko bozeramaileak esatea atxilotuak hiltzaileak direla, denok baitakigu nor diren eta zertan aritzen diren. Euskal kultura higatu eta murriztu nahi dute, eta gure morala hondatu. Horregatik, bihar Donostiara joan behar da. Ez badugu etsitzen, irabazi egingo dugu, estatua galtzen ari baita duintasun gabezia demokratiko horretan erortzen denean", adierazi du hitzez hitz ELAko idazkari nagusiak.
Atxilotuek Guardia Zibilaren esku jasan dezaketen tratuarekin ere kezkatuta agertu da Elorrieta, batik bat, "aurrekariak zeintzuk diren jakinda".
Euskal kulturgintzaren aurkako polizia operazioa
Joxe Elorrieta: "Euskal kultura higatu eta murriztu nahi dute, eta gure morala hondatu"
Toledoko Hitzarmenaz mintzatzeko prentsaurrekoa eman du gaur Joxe Elorrieta ELA sindikatuko idazkari nagusiak, baina euskal kulturgintzaren aurka Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epailearen aginduz atzo egindako operazioa salatzeko erabili du agerraldia. Atzoko atxiloketak eta miaketak Espainiako botere judizialaren "erabateko gehiegikeria" dela adierazi du Elorrietak, eta kezka agertu du atxilotuek Guardia Zibilaren esku jaso dezaketen tratua dela-eta. Halaber, Donostiako manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu