euskal presoak

Joxe Mari Sagardui, 29 urtean preso

Europan espetxean denbora gehien daraman presoa da. Larunbatean ekimenak egingo dituzte Zornotzan.

2009ko uztailaren 7a
16:50
Entzun 00:00:0000:00:00
1980ko uztailaren 8an atxilotu zuen Espainiako Poliziak Joxe Mari Sagardui Gatza (Zornotza, Bizkaia; 1958) eta, inkomunikatua izan ondoren, espetxera bidali zuten. Harrezkero preso dute. 29 urtean dagoeneko. Europan kartzelan denbora gehien daraman presoa da. Urte hauetan guztietan sakabanaketa eta isolamendua ezagutu ditu. Jaengo espetxean (Espainia) dago orain.

Egoera hori salatzeko asmoz, larunbat honetan ekimenak egingo dituzte Zornotzan. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) dioen bezala, "biziarteko zigorraren aurka". 12:30ean Zornotzako leku ezberdinetan 29 elkarretaratze egingo dituzte, 18:00etan manifestazioa aterako da, Zelaieta parketik, eta ondoren ekitaldia egingo dute.

“Sagarduik duintasunez eta indarrez aurre egin die euskal preso politikoak suntsitzeko espreski eraikitako ‘espainiar Guantanamoari’”, dio AAMk. “Damutu ez izanagatik, jarrera politiko bati eusteagatik daukate preso hainbeste urtean”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.