Juan Carlos Alduntzin izango da Garitanoren kabineteko burua

2012ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Juan Carlos Alduntzin Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohia izango da Martin Garitano ahaldun nagusiaren kabineteko zuzendaria, BERRIAk jakin duenez. Horrenbestez, Juan Carlos Alduntzinek Iñaki Errazkinek utzitako tokiahartuko du —Errazkin, berriz, Ingurumen diputatu izendatu dute—.

Alduntzin hilaren 6an kendu zuten kargutik, EAJk, PSE-EEk eta PPk Gipuzkoako Batzar Nagusietan aurkeztutako zentsura mozio baten bidez.Hondakinen auziagatik kargugabetu zuten Alduntzin. Herenegun eginiko ekitaldi batean, Errazkin Ingurumen diputatu berriak Alduntzinek eginiko lana txalotu zuen, eta bide beretik jarraituko duela adierazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.