Jendearen kultura eta ezagutza zientifikoaren maila igotzeko asmoz jarri zuen martxan duela hiru urte Kultura Zientifikoaren Katedra Juan Ignacio Perez Iglesiasek EHUko errektore ohiak. "Oker nenbilela konturatu nintzen, eta dibulgazioaren bidez lor daitekeena zientziaren aldeko diskurtsoa sendotzea dela. Ezagutza hobetzea hezkuntzari dagokio". Diskurtso horrek zientzian gehiago inbertitzea ekarri duela azaldu du, baina horren inguruan ere uste okerrak daudela. "Jendearen artean oso uste zabaldua da zientzia eta teknologia gakoa direla krisitik ateratzeko, eta aberastasuna sortzen dutela. Agian hemendik 20 urtera bai, baina orain ez. Epe motzera hori ez da egia"
Sorreratik hiru blog eta ehunka jarduera antolatu dituzte. Euskarazko bloga urrian jarri zuten martxan. Jarduerei dagokionez, hilero hitzaldi bat antolatzen dute Bilboko Alondegian, Zientziateka atalaren barruan.