Presoak

Juan Jose Rego Vidalek utzi egin du gose eta egarri greba

Askatasunak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean laga zuen bertan behera, espetxeko zuzendaritzak premiazko dituen osasun tratamenduak jasotzera Euskal Herrira ekarriko duela hitzeman ostean. Rego Vidalek gaitz larria du, eta gose eta grebarekin jarraituz gero haren bizitza arrisku handian zegoela ohartarazi zuten atzo senideek.

2008ko irailaren 12a
12:18
Entzun
Osasun arazo larriak dituelako Donostiako ospitale batera eraman zezatela eskatu zuen Juan Jose Rego Vidal Leonen (Espainia) preso daukaten euskal presoak. Asteazken goizean jakinarazi zioten ez zutela eramango, eta une horretan bertan gose eta egarri grebari ekin zion.

Zenbait gaitz larri eta kroniko ditu 69 urteko presoak, haren bizitza arriskuan jartzen dutenak: diabetesa dauka, dagoenek bi tronbosi eragin dion gaitz zerebrobaskularra, ezkerreko zangoa indarrik gabe, ikusmen eta entzumen arazo larriak eta hipertentsioa. Horren guztiaren ondorioz, Rego Vidalen osasunak hurbileko segimendua behar du, salatu duenez, kartzelan jasotzen ez duena.

Gose eta egarri grebari ekitean, sendagaiak hartzeari ere utzi zion Rego Vidalek. Hori dela eta, presoa hiltzeko arriskua handia zela ohartarazi zuten atzo haren senideek eta Etxerat-eko kideek.

Nolanahi ere, atzo arratsaldean protesta modu hori bertan behera utzi zuela jakinarazi du Askatasunak, hain zuzen ere, espetxeko zuzendaritzak hitzeman diolako laster batean Euskal Herrira ekarriko dutela beharrezko dituen osasun tratamenduak egitera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.