Frantziako Poliziak Juan Mari Mujika Dorronsoro iheslari ataundarra atxilotu zuen atzo goizean, Barkoxen (Zuberoa).Operazioa Guardia Zibilarekin batera egin zuen Frantziako Poliziak. 2001ean Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohia hiltzeko atentatu saioan misilak jaso eta entregatzeko ardura izatea egotzi diote Mujikari. Biarnoko Oloroe-Donamariako polizia etxera eraman zuten atxilotua, eta gaur Paueko auzitegira eramango dute.
Ataundarra da Mujika, baina Domintxainen (Zuberoa) bizi zen azken urteotan. Mujikak berak salatu zuen beldurrez bizi zela 2008ko abendutik, Poliziari laguntza ematea eskaini ziotenetik. Donapaleura joan zen ataundarra, erosketak egitera, eta hiru gizonek, poliziak zirela esanez, beren autora joateko esan zioten. Jakinarazi zuenez, mendialdera eraman eta bi orduz bahituta eduki zuten, itaunketak eta mehatxuak eginez. Mujikak alaba preso zeukan orduan Espainian, Segiko kide izateagatik. Alabaren, emaztearen eta semearen gaineko mehatxuak egin zizkioten.
Geroztik ikaratuta bizi zela salatu zuen Mujikak, eta ez zela ausartzen inora bakarrik joaten. Baionako Auzitegian salaketa jarri zuen eta prentsaurrekoan ere salatu zituen mehatxu horiek.
Mujikaren atxiloketa Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroaren adierazpen batzuen ostean etorrizen. Atxilotu baino ordu batzuk lehenago, Barne ministroak «ETArekin loturiko berri on bat» iritsiko zela aurreratu zuen ABC Punto Radio hedabidean. Zerbait aurreratzea ez zela «oso zuhurra» aitortu arren, «albiste on bat» egon zitekeela esan zuen, eta gaineratu zuen urte hasieratik ETArekin loturiko 17 lagun atxilotu dituztela.
Adierazpen horiek haserrea piztu dute Espainiako Poliziaren barruan. «Onartezina da operazio bat aurreratzea»,adierazi zuen SUP Espainiako Poliziaren sindikatuak. Fernandez Diaz «inoiz ezagututako Barne ministro txarrena» dela salatuzuen SUPek, eta bere adierazpenekin ETAko kide bati atxilotua izango dela jakinarazi izana egotzi zion.
Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko kidearentzat, berriz,«atxiloketa politikoa» da Mujikarena, eta «erantzukizunez» jokatzen hastera deitu ditu Espainiako eta Frantziako gobernuak. Atxiloketa salatzeko, Herrira-k elkarretaratze bat antolatu zuenatzo arratsaldean Biarnoko polizia etxearen parean.
Juan Mari Mujika iheslaria atxilotu dute Barkoxen
2008an salaketa ipini zuen Mujikak, bahitu egin zutelako eta Poliziari laguntza emateko mehatxu egin ziotelakoPolizia haserre agertu da, Espainiako Barne ministroak operazioa aurreratu duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu