HILBERRIA

Juan Maria Orbe Ugalde hil da, Ipar Kutxako presidentea

Goizean zendu da, lanerako bidean zela. 68 urte zituen.

2012ko irailaren 28a
15:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Autoan Errigoititik Bilbora zihoala ondoezik sentitu da Orbe. Ipar Kutxan batzarra zuen, eta hara zihoan ondezik sentitu denean. Kreditu kooperatibako kide zen aspalditik. Gaztetan Amerikako Estatu Batuetara joan zen, eta itzultzerakoan Ipar Kutxan eta baserrian hasi zen lanean. Izan ere, abeltzaintzan ere aritutakoa izan zen Orbe. Gernikako San Isidro kooperatibako presidente izan zen, eta EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkartea sortu zuen, beste batzuekin batera. Gaur egun kooperatibako presidentea zen, eta Euskadiko Kutxarekin batzeko lanean ari zen.

Errigoitikoa bertakoa zen, eta herrian egingo dute haren aldeko hileta elizkizuna bihar, arratsaldeko zazpietan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.