euskal presoak

Julen Mujika libre atera da goizean

Gaur goizean goiz bidali dute Tolosatik (Okzitania) Madrilera. Han poliziaren aitzinetik pasa da, baina bere kontra deus ez zutela eta aske utzi dute. Baxenabarrera sartzeko bidean da orain.

Julen Mujika. ETXERAT
Nora Arbelbide Lete.
2014ko abenduaren 11
12:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Julen Mujika presoa Tolosako (Okzitania) presondegian kondena beterik, libre zen joan den larunbatetik, baina segidan Tolosako atxikitze zentrora eraman zuten, tokiko eskualdeko Prefetak Frantziatik kanporatzeko agindua eman baitzuen. Presoaren abokatuak dei egin zuen, baina errekurtsoa atzera bota zioten astearte arratsaldean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.