EUSKAL PRESOAK

Julen Mujika presoaren senideek istripua izan dute bisitan zihoazela

Ezbeharrean ez da inor zauritu. Etxerat-ek ohartarazi du sakabanaketaren eraginez izandako zortzigarren istripua izan dela.

2013ko urriaren 28a
13:05
Entzun

Etxerat elkarteak eman du gertatutakoaren berri. Julen Mujika euskal presoaren bikotekideak eta haurrak istripu bat izan zuten joan den ostiralean Seyssesera bisitan zihoazela. Bertara heltzeko bost minutu falta zirela, autopistan aintzinean zuten kamioi bati gurpila lehertu egin zitzaion. Zati bat gurpila azpian harrapatu zuten eta autopista bazterrean gelditu behar izan zuten. Gurpila zulatzeaz gain, erradiadorea ere zulatua izan zen.

Presoen sakabanaketaren eraginez izandako zortzigarren istripua da, Etxerat-ek oroitarazi duenez. "Amorruarekin salatzen dugu gertakari hau, gure senideei aplikatzen zaien politika bereziak - tartean sakabanaketarekin - haien eta gure bizitzak arrisku larrian ezartzen dituela aspalditik esaten eta frogatzen dugulako". Neurri "kriminal" horien amaiera eskatu du elkarteak, eta galdetu du: "Zenbat istripu oraindik gure oinarrizko eskubideen errespetatu arte?".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.