Gizartea

Julian Perez Gil izango da Osakidetzako zuzendari berria

Nafarroako Ospitaleko zuzendaria izan da orain arte. Gloria Quesada ordezkatuko du karguan.

2009ko maiatzaren 15a
17:12
Entzun 00:00:0000:00:00
Julian Perez Gil izango da aurrerantzean Osakidetzako zuzendari berria, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez. Zientzia Ekonomikoetan eta Enpresaritzan lizentziatua da Perez Gil.

Jaurlaritzatik jakinarazitakoaren arabera, datorren asteartean har dezake kargu berria. Orain arte Nafarroako Ospitaleko zuzendaria izan da, Iruñean. Ramon y Cajal Madrilgo erietxean ere lan horietan ibilitakoa da. Horretaz gain, Nafarroako Osasun Zerbitzuan kudeaketa eta giza baliabideen zuzendaritzaz arduratu zen.

Gloria Quesada ordezkatuko du karguan. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako zerbitzu publikorik handiena da Osakidetza, 30.000 langile baititu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.