EUSKAL PRESOAK

Jurdan Martitegi eta Aitzol Etxaburu presoak hurbildu dituzte Mont-de-Marsango espetxera

Hamasei dira otsailetik gaur arte Frantziak gerturatutako presoak.

Jurdan Martitegi, ezkerrean, 2014an Auzitegi Nazionalean epaitu zutenean. J.J. GUILLEN, EFE
2018ko uztailaren 6a
14:07
Entzun 00:00:0000:00:00

Etxerat-ek adierazi duenez, Frantziako Estatuak Mont-de-Marsango (Landak, Okzitania) espetxera gerturatu ditu Jurdan Martitegi eta Aitzol Etxaburu presoak. Euskal Herritik 160 kilometrora egongo dira orain biak. Martitegi Moulins-eko espetxean zegoen, etxetik 800 kilometrora, eta Etxaburu, berriz, Clairvauxen, 1.050era.

Frantziak joan den otsailean hurbildu zituen lehen euskal presoak Euskal Herrira, eta orain arte hamasei dira gerturatutakoak. Mont-de-Marsanera 11: Zigor Garro, Julen Mendizabal (aske da), Josu Urbieta, Raul Aduna, Jon Salaberria (aske da), Ekaitz Sirvent, Asier Borrero, Luis Iruretagoiena, Asier Ezeiza, Jurdan Martitegi eta Aitzol Etxaburu. Eta Lannemezanera bost: Jon Gurutze Maiza, Alberto Ilundain, Arkaitz Agirregabiria, Iurgi Garitagoitia eta Asier Oiartzabal.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.