Jurdan Martitegi ustez ETAko buru izandakoa Espainiaratu du Frantziak

Aldi baterako soilik Espainiaratu dute; han leporatzen dizkioten delituak jakinarazteko eraman dute

Erredakzioa
2011ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jurdan Martitegi ustez ETAko buruzagi izandakoa Espainiaratu egin du Frantziak. Hala ere, ez dute behin betiko eraman, soilik han egozten dizkioten delituak jakinarazteko baizik. 2007 eta 2008 urteetan zortzi atentatu egin izana leporatzen diote Martitegiri. Horien artean, Espainiako Guardia Zibilak Legution (Araba) duen kuartelari eraso egin eta Juan Manuel Piñuel guardia zibila hiltzea egozten diote. Auzi berdinetan daude, Martitegirekin batera, Garikoitz Aspiazu Txeroki, Aitzol Iriondo eta Arkaitz Goikoetxea.

Martitegi 2009ko apirilaren 19an atxilotu zuten, Frantzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.