Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako sailburu Nerea Melgosak adierazi du justizia errestauratiboko1.400 kasu jorratzen dituztela urtean, eta horien erditsuetan prozesua «bitartekaritza, hitzaldi edo zirkulu neurriak» hartuta amaitzen dela. Horiek hala, azaldu du «eragindako minaren erreparazioa eta biktimak» ekimenen erdigunean jarriko dituen eredu baten alde ari direla lanean, eta orain arteko emaitzak «onak» direla. EHUk antolatutako Espetxe arloko justizia eta praktika errestauratiboak ikastaroan egin ditu hitzok.
Gazteei zuzendutako prozesuen inguruko datuak ere eman ditu sailburuak. Haren esanetan, 2020 eta 2022 bitartean1.505 prozesu errestauratibo egin ditu talde psikosozial judizialak, eta 1.165ek emaitza positiboak izan dituzte. Era berean, jakinarazi du Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak 3.000 lagun inguru artatu dituela azken urtean, eta Espetxeratzearen Aurkako Zigor eta Neurri Alternatiboak Kudeatzeko Zerbitzuak 6.000 lan neurri kudeatu dituela. Azken horien helburua da «komunitatearen aldeko lanak egiteko eta zigorrak eteteko» moduak jorratzea.
Gainera, Jaurlaritzak martxan jarri du Bidean programa pilotua ere, «biktimekin eta espetxeratzearen aurkako zigor edo neurri alternatiboa duten pertsonekin» lan egiteko. Hilabete honetan amaitu dute lehen tailerra, eta emaitzak ebaluatzen ari dira.
Justizia errestauratiboa 1.400 kasutan jorratu du Jaurlaritzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu