Euskal presoak

Kalean dira Lopez de Lacalle, Aranguren eta Campo

Atzo irten ziren kartzelatik, 20.000 euroko bermea ordaindu eta gero.

Campo eta Aranguren, espetxetik atera ostean. ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 12a
09:41
Entzun

Herenegun iragarri bezala, askatu dituzte Egoitz Lopez de Lacalle, Asier Aranguren eta Jose Campo euskal presoak. Hurrenez hurren, Navalcarnero, Aranjuez eta Alcalako espetxeetan zeuden preso.

2014ko urtarriletik zeuden kartzelan. izan ere, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren Mintzaidetza Lanetarako Taldearen kontrako operazioa egin zuen iazko urtarrilaren 8an Guardia Zibilak. Arantxa Zulueta, Jon Enparantza, Aitziber Sagarminaga, Jose Campo, Egoitz Lopez de La Calle, Aintzane Orkolaga, Asier Aranguren eta Mikel Almandoz izan ziren atxilotuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.