emakumearen aurkako indarkeria

Kalean emakume bat jotzen ari zen gizona atxilotu du lan ordutatik kanpo zegoen udaltzain batek

Larunbatean goizeko 10:50etan mozkorturik zegoen gizon bat emakume bat jipoitzen hasi zen Donostiako Hondarribi kale erdian. Kaletik zihoan udaltzain bat egoeraz jabetu zen eta lan orduetatik kanpo bazegoen ere, erasotzailea geldiarazi egin zuen.

2004ko abuztuaren 24a
17:35
Entzun 00:00:0000:00:00
Udaltzaingoaren arabera, emakumea ukabilarekin jo eta gerrikoarekin astintzen zuen erasotzaileak. Kalean zeudenak udaltzainen atzerapenaz kexu baziren ere, bi minutura Udaltzaingoaren patruila bat Hondarribia kalera iritsi eta erasotzailea atxilotu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.