Kamioi batetik bobina bat jausi, eta lagun bat hil da

2011ko ekainaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MUXIKA. Ibilgailu batean zihoan pertsona bat hil zen atzo eguerdian Muxikan (Bizkaia), kamioi batetik bobina bat autoaren gainera jausita. Autzagana mendatearen jaitsieran gertatu zen ezbeharra. Hildako laguna eta beste bat zihoazen ibilgailuan, eta bobinaren azpian harrapatuta geratu ziren. Beste pertsona zaurituta dago. Ikertzen ari dira nola erori zen bobina kamioitik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.