Istripua

Kamioi gidari bat hil da Trapagaranen istripuan

Kamioi batek eta hiru autoak elkar jo dute A-8an.

2008ko urtarrilaren 7a
18:20
Entzun 00:00:0000:00:00
Kamioi gidari bat hil da gaur arratsaldean Trapagaranen (Bizkaia), A-8an, hiru autok eta haren kamioiak elkar jotzean.

15:45ak aldera izan da istripua. Kamioia Espainia aldera zihoan, baina ezbeharra izan eta beste noranzkoan sartu da. Autoak jo ditu orduan. Auto gidari bat Gurutzetako (Barakaldo, Bizkaia) erietxera eraman dute zaurituta.

A-8an auto ilarak daude bi noranzkoetan, Ertzaintzak esan duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.