Kandido Zubikarai ondarroarra aske geratu zen atzo iluntzean, 22 urtez espetxean egon ondoren. Villenako espetxean pasatu ditu azken urteak.
Auzitegi Nazionaleko zigor aretoko bigarren sekzioak atzo eman zuen agindua Zubikarai aske uzteko, eta agindu hori atzo iluntzean bete zen.
1989ko apirilaren 16an atxilotu eta espetxeratu zuten euskal presoa. Ezarritako zigorren arabera —bi prozedura baitzituen irekita—, 2006ko urriaren 26an izan behar zuen kalean, erredentzioekin bete zuelako, baina, fiskalak eskatuta, 197/2006 sententzia —Parot doktrina bezala ezagunagoa— aplikatu zioten, eta beste bost urtez eduki dute kartzelan.
Defentsaren abokatuak azaldu du Auzitegi Nazionaleko zigor aretoko bigarren sekzioaren eta Fiskaltzaren «utzikeriaren» ondorioz 166 egun gehiago egon dela kartzelan; izan ere, 12.941 egun bete ditu kartzelan, 12.775 bete behar zituenean.
Era berean, azken hilabeteetako prozedura luzea izan da. Denfentsaren abokatuak eginiko eskaerak ukatu egiten zituzten, eta alegazio eta helegiteak aurkeztu ondoren utzi dute aske euskal presoa.
Kandido Zubikarai aske gelditu da, 22 urtez preso egon eta gero
Euskal presoak 2006. urteaz geroztik aske egon behar zuen, baina 'Parot doktrina' aplikatu zioten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu