Kantaldia egingo dute euroagindu eskaeren kontra

Askatasunak, hainbat abeslari ezagunek lagundurik, kontzertu bat antolatu du Kanbon, otsailaren 26an

Eneko Etxegarai Urain.
Baiona
2011ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Euroaginduaren aurkako kanpaina sostengatzeko, Askatasunak kantaldia antolatuko du otsailaren 26an Kanbon. Bertan hainbat artista entzuten ahalko dira. Denak euroagindua salatzeko asmoz etorriak. Beste hainbesteren artean Eñaut Elorrieta Ken Zazpiko kantaria, Erramun Martikorena, Pantxoa eta Peio, Etxamendi eta Larralde edota Maddi Oihenart izango dira. Bigarren kantaldi bat otsailaren 5erako eman dute, 15:00etan Baionan. Egun horretan, giza kate handi bat osatu nahi dute. Antolatzaileen hitzetan, «asmoa da ekimen azkar bat antolatzea».

Aste honetan atxilotu duten Eider Zuriarraini «sostengu osoa» adierazi diote, eta asteartean Paueko auzitegira joateko deia egin dute.

«Geroz eta gehiago»

Bozeramaileen hitzetan, gero eta gehiagok salatzen dute «helburu politikoa duen neurri juridiko hau». Auzitegiek «oinarria» baztertu eta euroagindu eskarien «forma» baizik aztertzen dutela azpimarratu dute. Izan ere, azkenaldian ugaritu egin dira Espainiak Frantziari egindako euroagindu eskaerak. Haien ondorioz, jendea atxilotu eta Espainiako auzitegien esku jartzen du Frantziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.