Karmelo Landa

2016ko uztailaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
(Ea, Bizkaia, 1952)

EHUko Gizarte eta Informazio Zientzietako fakultateko irakaslea da, baina ezagunagoa da jarduera politikoa dela eta. Frankismoaren garaian, EMK-ko kide izan zen, eta, 1980ko hamarkadan, Amnistiaren Aldeko Batzordeetan jardun zuen. Herri Batasunaren izenean, Europako parlamentaria eta Eusko Legebiltzarreko kide izan zen. Kartzelan egon zen, 1997tik 1999ra, Herri Batasunaren Mahai Nazionalaren kontrako auziarengatik, eta, Batasuna legez kanpo utzi ostean, berriro egon zen espetxean, 2008tik 2010erako tartean. 2013ko urritik 2014ko martxora epaitu zuten Landa, Espainiako Auzitegi Nazionalean 35/02 sumarioa zela eta; azkenean, urtebete eta hamar hilabeteko zigorra ezarri zioten, eta ez zuen kartzelara berriro joan behar izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.