politika

Kartzelan sartu dituzte Iurgi Mendinueta eta Joanes Larretxea ustezko etakideak

Igandean atxilotu zituzten, Montpellier inguruan.

2009ko urriaren 16a
13:49
Entzun 00:00:0000:00:00
Iurgi Mendinueta eta Joanes Larretxea igandean atxilotu zituzten ustezko etakideak kartzelan sartu dituztela jakinarazi du gaur Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Mendinueta Fresnesko espetxean sartu dute eta Larretxea Fleurykoan.

Atzo arratsaldean pasatu ziren, Parisen, Laurence Le Vert epailearen aurretik.

Montpellier inguruan atzeman zituen Frantziako Poliziak.

Ibai Sueskun ustezko etakidea, berriz, atzo sartu zuen epaileak kartzelan: Fresnesen. Larunbatean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Lescunen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.