atxiloketak

Kartzelan sartu dituzte Oroitz Gurrutxaga eta Xabier Aranburu

ETAkoak izatea egotzi die Parisko epaileak. Igandean atzeman zituzten, Akitanian.

2012ko ekainaren 1a
16:09
Entzun

Parisko epaileak espetxera bidali ditu Oroitz Gurrutxaga Gogorza (Errenteria, 1981) eta Xabier Aranburu Sagarminaga (Ondarroa, 1979); ETAko kide gisa jota. Igandean atzeman zituen Frantziako Poliziak, Caunan (Akitania). Etakide izateaz gain, armak, lehergaiak eta agiri faltsuak izatea egotzi diete.

Frantziako Fiskaltza antiterroristak atzo zioen ikertzaileen datuen arabera ezin dela esan Gurrutxaga ETAko talde militarreko burua zenik eta, ondorioz, ez dutela ETAko agintari gisa epaitzeko eskatuko. 

Espainiako Auzitegi Nazionalak Aranburu estraditatzeko eskatu dio Frantziari, ustezko delitu kasu batzuengatik. Segi gazte erakundeko kide izatea eta 2000-2005 artean kale eraso batzuetan parte hartzea egozten diote, batetik. Ondoren, ETAko Kresala komandora pasatu zela dio auzitegiak, eta erakundeak 2005ean Avilan (Espainia) egindako atentatu baterako furgoneta bat utzi izana.

Halaber, Fiskaltzak Auzitegi Nazionalari eskatu dio Frantziari Gurrutxaga Espainiaratzeko galdegiteko, kale erasoak egitea eta jendaurrean ETAko kidea dela esatea leporatuta.

Polizia iturriek diotenez, Gurrutxagak 2008an egin zuen ihes etxetik. ETAko talde militarreko buru jo dute. Aranburuk etxetik 2010ean alde egin zuela esan dute iturri haiek, eta Gurrutxagaren laguntzailea zela ETAko talde militarrean.

ETAk iazko urriaren 20an esan zuen behin betiko bukatu duela jarduera armatua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.