Politika

"Kartzelatzeek ez dute gazteon lana geraraztea lortu", esan dute Haika-Segi auzian preso egondakoek

Espainiako auzitegiek espetxeratutako hiru gaztek, gazte independentista multzo batek babestuta, gaur Bilbon nabarmendu dute "errepresioa gogorra izanda ere" lanean eta borrokan jarraituko dutela "independentzia, sozialismoaren eta gazteen eskubideen alde".

2009ko otsailaren 17a
19:12
Entzun
Espainiako auzitegiek Haika-Segi auzian espetxeratutako hiru gaztek (gaur egun kalean direnak) agerraldia egin dute gaur arratsaldean Bilbon, gazte independentista multzo baten babesarekin. Nabarmendu dute "errepresioa gogorra izanda ere" lanean eta borrokan jarraituko dutela "independentzia, sozialismoaren eta gazteen eskubideen alde", eta dozenaka gazteren kartzelatzeek ez dutela beren helburua lortu, hau da, gazteen lana geraraztea eta egindako lanaz damutzea. "Ez gara damutzen independentziaren eta sozialismoaren alde egindako lanaz; aitzitik, oso harro gaude", azaldu du preso egondako Ugaitz Elizaran gazteak.

"Kartzelatzeek ez dute gazteon lana geraraztea lortu; ez dute egindako lanaz damutzea lortu, ezta belaunaldien arteko segida etetea ere", zehaztu du Elizaranek. Bilboko Abando hotelean egindako agerraldian, Haika-Segi auziko hiru preso ohiez gain, gazte independentista ugari izan dira, eta hauen izenean mintzatu da Eñaut Telleria. Honek ere "aurrera" egiteko asmo tinkoa adierazi du, kriminalizazioen gainetik, gazteen eskubideak defendatzeko eta independentziaren eta sozialismoaren bidean urratsak ematen segitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.