Mundua

Kazetari baten arabera, 2004tik zekien Sarkozyk ikertzen ari zitzaizkiola

=l Le Figaro ==http://www.lefigaro.fr=l egunkariko kazetari Stephane Denisek jakinarazi duenez, Nicolas Sarkozy Frantziako Barne ministroak 2004tik zeukan bere kontrak konspirazioaren berri. Kazetari horren arabera, Dominique de Villepin lehen ministroaren aurka egiteko gorde du orain arte informazio hori Sarkozyk.

2006ko maiatzaren 11
17:14
Entzun
Clearstream auziak zalantzan jarri du Dominique de Villepin Frantziako lehen ministro eta presidente izateko Nicolas Sarkozy Barne ministroaren aurkariaren etorkizun politikoa. Izan ere, Sarkozyren izen ona hondatzeko asmoz Frantziako inteligentzia zerbitzuei hura ikertu eta ustelkeria afera batean nahasteko agindua eman ziela zabaldu da.

Orain, ordea, bestelako informazioa eman du Stephane Denis LeFigaro egunkariko kazetariak Le Point astekarian egin dioten elkarrizketan. Denisek agertu duenez, 2004tik zeukan Sarkozyk bere kontrako ikerketaren berri, eta orain arte gorde egin du informazio hori Villepin aurkariaren kontra erabiltzeko.

Kazetariak dioenez bere bidez izan zuen Sarkozyk konspirazioaren berri: senitartekoa duen Philippe Rondot Frantziako Armadako jeneralaren bidez jarri bide zen Barne ministroarekin harremanetan, eta ikerketen albistea eman zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.