Bilboko Aste Nagusia

Kepa Junkera izango da pregolaria eta Larraitz Cisneros txupinera

Izendapen horrekin "oso hunkituta" dagoela agertu du musikariak. Cisneros ere gustura azaldu da. Larunbatean 19:00etan egingo du pregoia Junkerak, eta horrekin batera hasiko da Bilboko Aste Nagusia.

2007ko abuztuaren 16a
17:37
Entzun 00:00:00 00:00:00
Kepa Junkera izango da aurten Bilboko Aste Nagusietako pregoilaria. Txupinera, berriz, Larraitz Cisneros hautatu dute. Pozarren agertu dira biak Jai Batzordearekin batera egindako aurkezpen ekitaldian. Izendapenarekin "oso hunkituta" dagoela aitortu du Junkerak. Cisnerosek, berriz, pozik dagoela adierazteaz gain, Bilboko jaiak "herrikoiak" direla nabarmendu du.

Larunbatean, arratsaldeko zazpietan egingo du pregoia Junkerak Arriaga antzokitik, eta, ondoren, festen hasierako txupina botako du Cisnerosek. Horrekin batera, jaia lehertuko da Bizkaiko hiriburuan. Gainera, azken urteetan utzita egon den ohitura bat berreskuratuko dute konpartsek: Begoñatik jai giroan jaitsiko dira Arriaga plazara, txarangek eta musikariek lagunduta. 16:00etan abiatuko dira Begoñatik 19:00etan Arriagan izateko. Hara iritsitakoan, mila botila Bilboko ur banatuko dituzte bildutako guztien artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.