(Tolosa, Gipuzkoa, 1961)
Betiere euskararekin lotuta, baina arlo ugaritan jardun da Kike Amonarriz. Soziolinguistikarekin lotutako arloetan hasi zen lanean —Tolosako Udalean eta Siadecon, besteak beste—, baina komunikazioaren munduan ere egin du bidea. Batetik, umoregintzan, txiste kontalari —oraintsu jarri dute Interneten 1986ko Txisteka misteka kaseteko edukia—; bestetik, telebistan aritu da urteetan —Funtzioa, Balinda, Txiskola, Sikofonia...—. Zazpi urtez Mihiluze saioa aurkeztu zuen Ilaski Serranorekin, eta gaur egun beste lehiaketa batekin ari da ETB1en, Burubero saioan.
Tribuaren berbak saioan, bereziki uztartu ditu euskara biziberritzeko lana eta komunikazioa. Anton Abbadia saria jaso zuen iaz. Hainbat gogoeta taldetan ere ari da; Berrikasi eta berrikusi agiriaren egileetako bat da.
Kike Amonarriz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu