ERREPIDEAK

Kilometroetako auto ilarak, A8 autobidean

Auto istripua izan da Barakaldon, eta Kantabriarako hiru bideetatik bi itxi egin behar izan dituzte.

2011ko urtarrilaren 24a
14:38
Entzun 00:00:0000:00:00
Auto ilara luzeak sortu dira gaur goizean Barakaldon A8 autobidean (Bizkaia), Kantabriarako bidean. Goizeko zazpietan, auto bat irauli egin da Zorrotzako bihurguneetan, eta zirkulazioa arduradunek norabide horretako hiru bideetako bi itxi egin behar izan dituzte.

Istripua izan duen gidaria Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Autobideak dituen hiru norabideetatik bi ixteak zortzi kilometroko auto ilarak sortu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.