Kirol Lege berria onartu du Eusko Legebiltzarrak

2023ko martxoaren 31
00:00
Entzun
GASTEIZ. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Legea onartu zuen atzo Eusko Legebiltzarrak, EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk babestuta. «Gizarte aktiboagoa eta osasungarriagoa» lortzea du helburu arau berriak, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kirol sailburuak adierazi zuenez. Hala, legegintzaldi bakoitzean bizitza aktiboa sustatzeko plan bat aurkeztu beharko du gobernuak. Xedeen artean daude, halaber, emakumeen kirola sustatzea eta jarduera «inklusiboagoak» erdiestea.

Beste hainbat berritasun ere ekarriko ditu legeak. Haurren kirol jardueretan, adibidez, 0-6 urteko epea txertatu du. Gainera, EAEko kirol federazioek Nafarroakoekin edo Iparraldekoekin batera antolatu ahalko dituzte lehiaketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.