Kiroldegi batzuk zabaldu dituzte Hegoaldean

Legediak lehendik ere instalazio batzuk zabaltzea ahalbidetzen zuen arren, udal gutxik hartu dute kiroldegi publikoak zabaltzeko erabakia gaur arte. Gehienek datorren astelehenean irekiko dute.

Usurbilgo kiroldegiko gimnasioa, gaur goizean. GORKA RUBIO / FOKU
Paulo Ostolaza.
2020ko ekainaren 8a
12:28
Entzun

Hirugarren fasean sartzearekin batera, Hego Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan zabaldu dituzte kiroldegi publikoak. Instalazio bakoitzaren ezaugarrien arabera, erabaki ezberdinak hartu dituzte leku bakoitzean. Bilbon ez dute gimnasio publikorik zabaldu, baina Artxandan, adibidez, kanpoko igerilekuak, frontoia eta tenisa erabiltzeko aukera dago. Donostian, berriz, zabaldu dituzte gimnasio batzuk, baina igerilekuak erabiltzeko hilaren 22ra arte itxaron beharko dute bazkideek.

Orokorrean, mailakatua izaten ari da itzulera. Usurbilgo kiroldegian (Gipuzkoa), adibidez, gaur zabaldu dute gimnasioa lehen aldiz, baina ez zebilen jende asko. Izan ere, baldintzak ez dira ohikoak. Segurtasun distantziak eta higiene neurriak bermatzeaz gain, erabiltzaileek ordua hartu behar dute kiroldegira joateko, eta makina jakin bat erreserbatu; ordubete dute haren erabilera egiteko. Igerilekua datorren astelehenean zabalduko dute.

Hegoaldeko kiroldegi publiko gehienetan hori izaten ari da joera: datorren astelehenera arte itxarotea. Kirol zentro pribatu gehienak, ordea, zabalik daude joan den faseaz geroztik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.