Gazteak ez daudela erne esan dute GKEek, eta hiesa beste edozein gaixotasun bezala dela uste dutela diote. Horregatik, ikastetxeetan sexu heziketa ematea oso garrantzitsua dela iritzi diote. Eskola horietan prebentzioaz, sexualitate anitzaz eta hiesaz hitz egin behar da beraien ustez, eta "tabuak eta aurreiritziak puskatu, hori delako osasuna izateko bermea".
Elizaren jarrera salatu dute, kondoia erabiltzea ekiditen saiatzen ari direlako. "Hori milioika pertsonen heriotzarekin kolaboratzeko modu bat da", diote, "izan ere, kondoiak haurdun geratzea ekiditeaz aparte, gaixotasunak kutsatzea ere ekiditen du".
Botikei dagokionean, haiek sortzen dituzten ondorio gogorrak azaldu dituzte, eta hobeak diren tratamenduak aurkitzearen garrantzia azpimarratu dute.
Hiesa giza eskubideen azaro bat da beraien ustez, "aberatsei eta behartsuei desberdin eragiten dielako". Behartsuak tratamenduak ezin dituztelako ordaindu hil egiten direla eta horri nazioarteko erantzuna eman behar zaiola aldarrikatu dute.
Etorkinak jakinaren gainean jarri beharra
Etorkizunerako erronka etorkinekin ikusten dute GKEetako kideek. Izan ere, etorkin asko ez daudela ondo informatuta azaldu dute. Azken urteetan kutsatutako gehienak etorkinak direla azaldu dute. Etorkinak eta gazteak.
Hiesaren kontrako nazioarteko eguna
Kondoia erabiltzeko deia egin dute GKEk, sexua "delako eta izango delako" hiesa zabaltzeko modurik eraginkorrena
Kondoiaren erabilera bultzatu behar dela ohartarazi dute gaur Hegoakek, T4k, Itxarobidek eta Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordeak. GKE Gobernuk Kanpoko Erakunde horien iritzian "ez daude arrisku taldeak, arrisku praktikak baizik". Praktika horiek denei eragiten diela azaldu dute: heterosexualei, homosexualei eta bisexualei. Ohartarazi dutenez, gazteak ez daude lehen bezain erne, eta ikastetxeetan sexu heziketa erakustea garrantzitsua dela azaldu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu